UDAN ERE MOBILIZATURIK!

irudia
2018-07-09  0

Ez bada pasa diren hiru hilabeteetako greba egunen erritmo bera ere, trenbideetako langileek erabaki dute mobilizaturik segitzea udan zehar . "Hesi idekitze" ekintza bat antolatu eta, autopistako Miarritzeko ordainlekuan (joan den larunbatean), mobilizazio egun berriak finkatu dituzte uztaila eta agorrilan. Lehena ostiral hontan, uztailak 13 Saran, goizeko 10etatik goiti Larrungo tren ttikiko geltokian. irakurri

HOR GIRA! HOR GIRA! Kantuak dion bezala XEMINOTAK ORAINDIK HOR DIRA!

irudia
2018-06-28  0

Trenbideetako langileek mobilizaturik segitzen dute eta ostegun hontan beste sektoretako langile batzuen sustengua ukan dute. Osasun sektorekoak, industriakoak besteak beste, azken hauek borrokan izanki ere haien konbenio kolektiboaren defentsan. Manifestaldia Dassault lantegi aintzinetik abiatu da Angeluko EDFaren egoitzaren aintzinean bukatzeko. Hor ere bada zonbait aste langileek blokatzen dutela depota . Mobilizazio egun polit bat berriro! irakurri

EKAINAK 28 MOBILIZAZIO EGUNA BAIONAN!

irudia
2018-06-26  0

Ostegun honetan, ekainaren 28 an, mobilizazio eta greba egun interprofesionala antolatua da Baionan. Hitz ordua, Dassault aintzinean ( Marcel Dassault karrikan) emana da 10:30 tan. LAB ek, ikasle, erakasle, erizain, erretretadun, langabezi edo egoera prekarioan direnak baita Euskal Herriko langile guziak greba egitera deitzen ditu. irakurri

IGANDE ETA BESTA EGUNETAN DENAK LIBRE!

irudia
2018-06-18  0

LAB sindikatuak "Bizitzeko egunak" ekimena antolatu du igande hontan Hazparnen. Auto karabana moduan herriko zentrua zeharkatu eta, militanteak Intermarché supermerkatuaren aintzinean jarri dira eta igandeko lanaren kontrako aldarrikapena zabaldu. Aperitifa batekin segitu dute Ttattola gaztetxearen aintzinean. irakurri

PESTA EGUNETAN DENOK LIBRE! IGANDE ETA PESTA EGUNETAN EZ EROSI! EKAINAK 17 DENOK HAZPARNERA!

irudia
2018-05-28  0

LAB sindikatuak igande eta pesta egunetan irekitzearen kontrako ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu, inongo injerentziarik gabe gure merkataritza arautzeko dugun eskubidearen alde eta kontsumismoan oinarritzen den eredu kapitalistatik kanpo bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzera. Ekimenari BIZITZEKO EGUNAK izena jarri diogu eta datorren EKAINAren 17an burutuko da HAZPARNEN. irakurri

LAB sindikatuak traktak zabaldu ditu 21eko mobilizazio egunera deitzeko

irudia
2017-09-19  0

Astearte goiz hontan, LABeko militante batzu Hendaia Urruna zonaldeko lantegi handienen aintzinean banatu dira, Sokoa, EPTA (lehengo Bonnet Nevé), Signature lantegien aintzinean, 21eko mobilizazio egunerako dei trakta zabaltzeko. irakurri

Iparraldeko LAB delegatuen batzarra iragan da astearte hontan

irudia
2017-09-12  0

LAB sindikatuak Macron legearen kontrako mobilizazioa baliatu du bere delegatuak biltzeko astearte arratsalde hontan. Macron erreformen lehen irakurketa bat, maiatzatik emandako urratsak (harremanak CGTrekin, Solidaires, Kolektiboa, ...), LABek egiten duen proposamena Bertan erabakiren inguruan, zertan den sindikata, aurrera begira zabaldu nahi den mezua, eramanen nahi den dinamika, aipatu dira besteak beste. Antolakuntza proposamen bat aurkez irakurri

IRAILAREN 12an DENOK GREBARAT!!!!

irudia
2017-09-07  0

Ez da amore emateko mementua bainan bai mobilizazioaren garaia gure lurraldeko errealitatea kondutan hartuz. LABek irailaren 12ko Macron legearen kontrako Baionako mobilizazioan parte hartzera deitzen du (manifa 10.30etan Lan burtsatik) eta bere proposamenak zabaltzen (ikus lotu trakta). Bertan erabaki dezagun! Tokiko tresnak existitzen dira erreforma horiei pare egiteko. Eraso berri honen aurrean, elkarrekin benetazko alternatiba bat eraiki irakurri

Euskal Herriko oihua, segurtasun legearen kontra, Lan kodigoaren haustearen kontra!

irudia
2017-08-29  0

AKM, CGT territoriaux Biarritz, Solidaires, Europe Ecologie les verts, Indar beltza, LAB, NPA Pays basque eta EH BAI besteak beste, kolektibo berri bat antolatzen hasi dira, Euskal Herriko "front social" bat. Lehen hitz orduak iraila hastapen hontako finkatuak dira, irailaren 10 eta 12an. irakurri

Rafa berriro gure artean!

irudia
2017-08-20  0

Iritsi da eguna. 2009ko urriaren 13an atxilotu eta 6 urte eta erdiko kartzela zigorra bere osotasunean bete ostean kalean da berriro ere Rafa Diez Usabiaga, LABeko Idazkari Nagusi ohia. Kartzela atarian euskal herritar eta LABeko kideen babesa nabaria izan da. Ondotik, 11:45ean, merezi duen lehen ongi etorria egin zaio Muskitzeko Pobeña auzoan eta arratsaldeko 19:30ean Lasarten ere bere herrikideak bere zain izan dira. irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian