LARUNBAT HONTAN IRAGAN DA LABen BILTZAR NAGUSIA

irudia
2016-06-25  0

Larunbat hontan iragan da Hazparnen Iparraldeko LAB sindikataren Biltzar nagusia. Lehen parte batean, Lyoneko unibertsitateko erakaslea den Sophie Beroud-k mintzaldi bat egin du frantses estadutik etortzen diren erasoak eta sindikalismoan dituen ondorioen gaiaren inguruan. Ondotik, sindikataren norabideak aipatu eta eztabaidatu dira eta luntx on batek eman du amaiera erreflekzione goiz honi. irakurri

EZ AHANTZ LABen BILTZAR NAGUSIA!!! EKAINAK 25 HAZPARNEN!!!

irudia
2016-06-20  0

Larunbat hontan iraganen da Iparraldeko LAB sindikataren Biltzar nagusia, goizeko 9etatik goiti Hazparneko Elgar zentroan. Lehen parte batean hor izanen dugu Sophie Beroud (argazkia), sindikalgintzan aditua, sindikalgintzaren etorkizunaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko. irakurri

AUTOPISTA BLOKEATUA 5 ORDUZ!

irudia
2016-06-14  0

"jusqu'au retrait" kolektiboak deiturik, ehun bat militantek autopistako Miarritzeko ordain lekua blokeatu dute 5 orduz, goizeko 9etatik arratsaldeko 2ak arte. Kamioei pasabidea blokatu diete bainan autoei aldiz urririk pasatzen utzi, informazio trakta bat zabalduz. Goizean ere, manifestazio handi batek Baionako karrikak zeharkatu ditu. irakurri

MOBILIZAZIO ASTE INPORTANTE BAT!!!!!

irudia
2016-06-13  0

El Khomri lege projektua fase parlementari batean sartu da ekainaren 12 hontan. Senatuan eztabaidatuta, ekainaren 28an bozka bat izanen da. Denbora berean, legearen kontrako mobilizazioek ere segitzen dute eta ekainak 14 hau egun inportante bat izan behar du! Ipar Euskal herrian, postalariek (argazkia) eta SNCFeko langileek greba segitzen dute eta ekintza ta manifestazio bat antolatuak dira. irakurri

BLOKEATZE BERRI BAT!!!

irudia
2016-06-09  0

Lan legearen kolektiboak Baionako posta bulegoa blokatu du ostegun goiz hontan. Lan legea salatzeaz gain, astelehenetik greban diren postalariei sostengua helarazi die. irakurri

Uztailaren 27an, denak EPCI BAKAR BATEN ALDE !

irudia
2016-07-15  0

Euskal Herriko historioan momento azkar bat bizitzen dugu: herrien %70ak eta hautetsien %74ak Euskal Herri Elkargo baten alde egin du. Herri Elkargo hau 2017ko urtarrilaren 1ean sortuko da. Euskal Herriaren bizi demokratikoan memento azkar bat da, nun jendarte zibilaren xedeak eta hautetsien erabakiak bat egiten duten. Milesker! irakurri

KOLEKTIBOKO LAGUNEN OMENALDI EDERRA CLAUDE-I!

irudia
2016-06-28  0

Gaurko lan legearen kontrako manifa Baionan, Claude-i eskaini omenaldi bat bilakatu da. "jusqu'au retrait" kolektiboko lagunak sekulan baino motibatuak ziren eta, zalantzarik gabe, Claudek militanteen etengabeko oihuak entzun ditu. "on se battra !"..."on se battra !"... Manifa bikaina! Agur eta ohore Claude! irakurri

AGUR ETA OHORE CLAUDE!

irudia
2016-06-26  0

Claude Larrieu militantea, gure laguna, larunbat hontan hil da mendian. Borroka ainitzetako militantea! LABen partetik, doluminak famili eta hurbilekoei. AGUR ETA OHORE CLAUDE! irakurri

EKAINAK 23, MOBILIZAZIO EGUN BERRI BAT!!! BORROKAK SEGITZEN DU!!!

irudia
2016-06-23  0

Ostegun goiz hontan (9ak aldean), "jusqu'au retrait" kolektiboak deiturik, berrogoi bat militante Baionako azpi-prefekturaren aitzinean bildu dira eta Lan lege proiektuaren kontrako ekintza bat antolatu. 5 militante atxilotuak izan dira ekintza hortan eta arratsalde hastapenean libratuak. Jende ainitz bildu da ere geltokiaren aitzinetik abiatu den manifestazioan. irakurri

LABek ELKARTASUN ETA SUSTENGU OSOA HELARAZI NAHI DIE BAIONAKO POSTAKO GREBALARIEI!!!

irudia
2016-06-21  0

LAB sindikatak bere sustengu eta elkartasun osoa adierazi nahi die Baionako Postako langile grebalariei. Langile hauek hirugarren aste greba abiatu dute astelehen hontan. irakurri

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

TPE Hauteskundeak. Nola bozkatu? Comment voter ?

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB