EHUNKA PERTSUNA BAIONAN EL KHOMRI LEGE PROIEKTUAREN KONTRA

irudia
2016-05-13  0

Manifa berri bat iragan da ostegun goiz hontan, maiatzak 12, Baionako karriketan zehar. Ehunka pertsunek El Khomri Lan lege proiektua salatu dute, eta bereziki 49 3 artikuluaren erabilpena, frantses gobernamenduak legea bortxaz pasaarazteko erabili nahi duen tresna. Manifa "sous-prefektura"ren aintzinean antolatu Biltzar Nagusi batekin bukatu da, antolatzaileek luzatuz borroka segitzeko deia. Ondoko hitz orduak: maiatzak 17 eta 19ak. irakurri

BI LANGILE HIL DIRA LAN ISTRIPU BATEAN BAIONAN... ASKI DA!!!!

irudia
2016-05-12  0

2 hil eta 7 kolpatu, hamarka pertsuna mediku zerbitzuetan examinatuak, hona Baionako lan istripuaren bilana. Lan legearen kontrako manifaren bukaeran zabaldu da berria eta segidan manifestariek doluminak eta sustengua adierazi diete hil eta zaurituen famili eta hurbilekoeri. irakurri

MAIATZAK 12, MANIFA BAT BAINO GEHIAGO! BORROKA EGUNA IZAN BEHAR DU!

irudia
2016-05-11  0

Argi da egun bateko mobilizazioek ez direla aski, ekintza edo manifa egun bakar horiek ez dutela frantses gobernua amor ematera bortxatuko. Beste pausu bat eman behar dugu! ORAINDIK POSIBLE DA! DENOK PARTE HARTU DEZAGUN BORROKAN! LAN LEGEAREN KONTRA, BLOKA, BLOKA, BLOKATU!!! irakurri

EKINTZA BERRI BAT EL KHOMRI LEGE PROIEKTUAREN KONTRA

irudia
2016-05-10  0

Lan lege proiektuaren kontrako kolektiboak, "jusqu'au retrait" kolektiboak, ekintza berri bat eraman du astearte goiz hontan, ETPM lantegia blokatuz bizpiru orduz (Arrangoitzeko Planuya zonaldean). Philippe Neys da lantegi honen nagusia, baita ere Euskal Herriko MEDEFeko nagusia besteak beste. (Philippe Neys da ere Baionako Herriko etxeko zinegotzia ta hiriguneko kontseilari) LAN LEGEA ERRETIRATU ARTE, BORROKAK SEGITZEN DU! irakurri

EPCI (edo HELEP), BAIETZA NAGUSI!!!

irudia
2016-05-04  0

Asteartean (maiatzak 3), Ipar Euskal Herriko zazpi herrik hiri elkargo bakarraren alde bozkatu dute. Aintzineko astean biztanleriaren langa gainditu eta, bozkatze berri horiekin herrien kopuruaren baldintza bete da ere! 158tik 79! Ipar Euskal Herriak elkargo bakarra osatzeko bi baldintza bete behar zituen: herrien erdien oniritzia jasotzea eta biztanleen erdia horietan bizitzea. HORRI ESKER 2017an IPAR EUSKAL HERRIAK ELKARGO BAKARRA IZANEN DU!! irakurri

Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ !!!!

irudia
2016-05-02  0

EHUNKA LAGUN BAIONAN! El Khomri lege proiektua salatzeaz gain, LAB eta AITZINAk igandeko lana salatu dute ere, ekintza sinboliko bat antolatuz Baiona ttikian, igandero idekia den saltoki baten aintzinean. irakurri

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian