Afiliatuen batzarra iragan da larunbat hontan Hazparnen

2017-02-20  

LABeko afiliatuen batzarra iragan da larunbat goiz hontan, Hazparneko Elgar zentruan. TPE hauteskundeetako emaitzak eta bertan erabaki dinamika, heldu den maiatzako kongresu nazionala eta borroka kutxa izan dira gai nagusiak.

irudia

TPE hauteskundeen emaitzak eta analisia izan dira lehen aipagaiak. Hor, azken prentsaurrekoan aurkeztu zena aipatu da: partizipazio zinez apala, sindikatu frantsesen beherapena eta aldiz LAB eta STCen emaitza onak, analisien arabera LAB bigarren indarra departamenduan eta lehena Euskal herrian, eta LABen eskaera: ofizialki emanak izan diten Euskal herri mailako emaitzak eta lurraldeko beste aktoreek ere eska ditzaten ofizialki emaitza horiek.

Ondotik, pundu bat egin da Bertan erabaki proiektuaz, zertan den: LABek langile kudeaketa guneak Euskal herrian bertan aldarrikatzen segitzen du, izan "Comité Paritaire Territorial" edo Lurraldeko Batzorde Paritarioak pribatuko langileentzat, edo "Centre de Gestion" edo Langile Kudeaketa Gunea publikoan ari direnentzat. 

Publikoa aipatzean, azpimarratu behar da laster HELEP berrian batzorde teknikoen hauteskundeak iraganen direla eta LABen helburu bat dela lista bat muntatzea hauteskunde horietako.

LABen aldarrikapenek pixkanaka pixkanaka bide egiten dute eta orain sindikatak bere errepresentatibitatea irabazi behar du Euskal herrian bere presentziaren bidez karrikan eta borrokan, bere presentziaren bidez hauteskunde profesional desberdinetan, lantegietan, Herriko etxeetan, laborantxan, ta beste.

Ondoko pundua maiatzean iraganen den LABen kongresu nazionala izan da. Garbinek (Ainhoaren segida hartuko duen kidea Idazkari Nagusi bezala) kongresu horren lerro nagusienak aurkeztu ditu.

Aldiz, borroka kutxaren pundua ez da trinkatu eta honen inguruko eztabaida eta bozkak gibelatua izan dira.

Afiliatuen batzarra zintzur bustitze eta krakada ttiki baten inguruan bukatu da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian