BERTAN ERABAKI! LAB-en sartze prentsaurrekoa

2016-09-26  

Astelehen hontan, LAB sindikatak prentsa konbidatu du bere BERTAN ERABAKI projektua aurkezteko. Bertako Komisio Paritario bat pribatuko langileentzat eta Kudeaketa Zentru bat funkzio publikokoentzat, hauek dira BERTAN ERABAKIren aldarrikapen nagusiak. LAB-ek bertako negoziazio eta akordio guneak sortu nahi ditu Ipar Euskal Herriko langileen lan baldintzak zaintzeko.

irudia

Hona prentsaurrekoan aipatu dena:

"2016 2017ko sartzea giro berezi batean egiten dugu.

Alabaina, azken aste hauetan LABen aurkako erasoak TPE hauteskundeetan toki handia hartu badu, ez gaitu gure proiektu sindikaletik desbideratu. Guretzat hemendik aitzina eztabaida hetsia da.

Krisia aitzakia, lan munduak aldaketa handiei aurre egin behar die. Alta LABentzat beste jendarte eredu bat posible da. Politika ekonomiko eta fiskala egokiagoa birpentsatu behar dugu, enpresen neurria kontuan hartuko duen zergen politika bat bereziki. Justizia sozialean oinarritu Euskal herria eraikitzeko, behar ditugun eskumenak eta baliabideak berreskuratu behar ditugu.

HELEP (EPCI) sortzearen bezpera honetan, behar diren tresnak sortu behar ditugu. Zirkuitu laburrak lagunduko dituen politika ekonomikoa bultzatu behar dugu.

Horretarako, alternatibak eraiki behar ditugu,

horretarako "BERTAN ERABAKI" ildoa proposatzen dugu!

LAB , zirkuito motzeko sindikatua da! Tokiko akordio kolektiboak sortu behar ditugu, eraso antisozialen aurka langileak hobeki babestea ahalbidetuko dutenak.

LAB negoziaziorako tresna berriak sortzeko ari da lanean: Bertako Komisio paritario bat pribatuko langileentzat (commission paritaire locale, CPL) eta Kudeaketa zentro bat publikoko langileentzat (Centre De Gestion, CDG)."

Aurkezpen honen ondotik, LABek BERTAN ERABAKI dinamikaren deklinazioak presentatu ditu, deklinazioak federazio desberdinetan:  funtzio publikoan, industrian, zerbitzu pribatuetan. (ikus deklinazio haueri buruzko artikuluak)

Prentsaurrekoa bukatu da dei honekin:

"Gure projektua egingarria izateko, gure errepresentatibitatea irabazi behar dugu! Kalean noski bainan baita ere hauteskundeen bidez! LABek aipatu projektuarekin bat egiten duten langile guziak, pribatukoak nahiz publikokoak, enpleguan izan ala ez, gurekin elkartzea deitzen ditugu.

Horretarako, 11 langile baino gehiagoko enpresa guzietan sartuz eta LAB zerrendak aurkeztuz, eta lantegi ttipi ttipietan, azaro abenduko TPE hauteskundeetan LAB bozkatuz MASIBOKI!!!"

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian