BERTAN ERABAKIren deklinazioa Zerbitzu pribatuetan

2016-09-28  

Asteleheneko LABen sartze prentsaurrekoan, federazioetako arduradunek BERTAN ERABAKI dinamikaren deklinazioak aipatu dituzte bakotxak bere sektorean. Zerbitzu pribatuetan, kanpaina desberdinak antolatuko dira, helburu nagusia izanki CPL baten sortzea, "commission paritaire locale" delako bat.

irudia

Bertan Erabaki dinamikak CPL baten sortzea bultzatu nahi du, besteak beste.
"Commission Paritaire Locale" delako bat, nun finkatuko diren praktika onak gai desberdinen inguruan, adibidez osasuna, bizi kalitatea lanean, igandeko lana, sasoinlari lana, eta beste gai frangotan.
Komisione hortan bilduko litezke nagusien baita sindikatuen ordezkariak eta hauek akordioak negoziatuko lituzkete, gero aplikatuko direnak Ipar Euskal herriko enpresa guzietan, handi baita ttipi ttipietan.
CPL hori litzateke beraz bertako negoziazio eta akordio gune bat.

Euskal herriak bere ekonomia bereziki erezidenzial ekonomia batean oinarritua duelako, langileen gehiena (%80a guti gorabehera) zerbitzu pribatuetan atxematen da. Eta turismoak toki handi bat hartzen du bertako ekonomia hortan, eramanez berarekin kalte asko: lan kontratu eta lan baldintza prekarioak, eta beste.

Eta Zerbitzu pribatuetan beraz, BERTAN ERABAKI dinamikaren deklinazioa kanpaina batzuen antolatzea izanen da, aintzin aipatu gai batzuen inguruan. Ala nola hasteko, IGANDEKO LANAri buruzko kanpaina bat, heldu diren hiru hilabeteetan zehar, eta SASOINLARI LANAri buruzko beste kanpaina bat udaberri kari. Bi gai hauek puntu komun bat izanki: PREKARITATEA!

Nahi dugu BERTAN ERABAKI izan dadin PREKARITATE HORI BORROKATZEKO ALTERNATIBA!!! Gero eta emazte gehiago hunkitzen duen prekaritatea, gero eta gazte gehiago...

Eta preseski prekaritatearen gai horrek gazteak hunkitzen dituelako, AITZINAko gazteek LABen ondoan inplikatzea erabaki dute, batez ere igandeko lanari buruzko kanpaina hortan: informazio plaketa banaketa, galdezketa-inkestak, eztabaida (saltoki nagusi eta Herriko etxeekin), ekintza desberdin.

LABentzat prekaritate kroniko hori borrokatzea lehentasun bat izango da!

Langile asko TPEtan izanki, lantegi ttiki ttikitan, zaila zaie haien lantegietan antolatzea. Eta hortako, sinisten dugu CPL hori aterabidea izanen dela langileentzat! Ezinbesteko tresna igandeko lanaren kontra borrokatzeko, sasoinlari langileak laguntzeko, langileen lan baldintzak hobetzeko!!!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian