EKAINAK 23, MOBILIZAZIO EGUN BERRI BAT!!! BORROKAK SEGITZEN DU!!!

2016-06-23  

Ostegun goiz hontan (9ak aldean), "jusqu'au retrait" kolektiboak deiturik, berrogoi bat militante Baionako azpi-prefekturaren aitzinean bildu dira eta Lan lege proiektuaren kontrako ekintza bat antolatu. 5 militante atxilotuak izan dira ekintza hortan eta arratsalde hastapenean libratuak. Jende ainitz bildu da ere geltokiaren aitzinetik abiatu den manifestazioan.

irudia

Azpi-prefektura okupatzea zen hastapeneko helburua bainan ezinezkoa izan da. 5 kidek aldiz, ondoan den azpi-prefetaren etxearen barnean sartzea lortu dute bainan laster bortizki atxilotuak izan dira, lurrean errestan eramanak, ostiko eta beste.

Kolektiboko militanteek azpi-prefekturaren aitzinean manifestatu dute eta traktak zabaldu, 10.30etan geltokiaren aitzinetik abiatu den manifari lotu arte. Manifa bukaeran, kolektiboak dei bat zabaldu du komisaldegiraino segitzeko eta goizeko atxilotuen askatzea eskatzera joateko. Han, bat batean arazoinik gabe, poliziek kargatu dute, manifestariei gasa bota eta matraka kolpeka hasi!

Ordu bat terdi aldean goizeko atxilotuak libratu dituzte.

Borrokak segitzen du, ondoko hitz ordua: ekainak 28a!!!! Animatu ta parte hartu borrokan!!!

Lan legeari ez!!!! Manifestatzeko eskubideari bai!!!!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian