ELKARREKIN ARITZEKO PROPOSAMENA

2022-01-28  

Euskal Herriko Ekintza Sozialeko eta Medikuntza-sozialeko eragileek, langileek, elkarteek, kudeatzaileek, arduradunek eta erakunde sindikalek hitza hartzen dute elkarrekin.

irudia

Euskal Herriko Ekintza Sozialeko eta Medikuntza-sozialeko eragileek, langileek, elkarteek, kudeatzaileek, arduradunek eta erakunde sindikalek hitza hartzen dute elkarrekin. Lehenik, egiaztapen baten partekatzeko, gure sektorea hats-bahituta dago.

Osasun krisiari buru egin eta zaurgarrienen ondoan gure betebeharrak aitzina segitu ondoren, erabateko ikusezintasunean, gaur profesionalek beraien goibeltasuna, atsegabea eta arrengurak adierazten dituzte. SEGUR hitzarmena plantan ezartzea eta Lafourcade eginkizunak ekarritako luzapenak profesionalen artean bereizkeria mota bat sortu dute. Ez dute egiturazko aterabiderik  ekartzen ere zaintzako eta jendarte loturako lanbideen aitortza eskasaren arazoari, ordainsarien balio gutitzearen arazoari.  Langileen ihes joatea dario eta ondorioz, profesional berrien hartzeko eta luzarako atxikitzeko nekezia handia. Egoera horrek sektore osoaren krisi sistemikoa eragin dezake, eta azken hogei urteotan egitura, zerbitzu eta elkarteek zaharren, prekarietate handiko pertsonen, ezgaitasun egoeran dauden pertsonen, haurren, nerabeen eta  lagundutako adindun gazteen alde eraiki duten guztia arriskuan ezarri. Gure sektorearen krisiak jendetza ahul horiei guztiei kalteak eragingo dizkie.

Neurri hauek profesionalen artean sortu duten bidegabekeria jasan ezina zaigu, batez ere zaintza eta jendarte loturako lanbideetan aritzearekin lotutako nekagarritasuna eta murrizketak ezagutzen ditugularik. Bizi mailaren apaltze ekonomikoak, lanaren baitako nekezien emendaketak eta publiko lagunduen egoera pertsonala eta familiarra hondatzeak, gure sektoreko aktoreei gogoa galarazten die.

Elkarte, sindikata, langile eta urririkako laguntzaile, otsailaren 1ean karrikara jautsiko gara berriro, Estatuari eta lurraldeko kolektibitateei ozenki eta fermuki eskatzeko:

 

  • Ordainsarien emendaketa, sozialeko eta medikuntza-sozialeko langile kategoria guzientzat,
  • Eragile guztien arteko hausnarketa sakona, lan-baldintzak hobetzeko,
  • Publiko lagunduaren araberako langile kopuruen indartzea, bereziki aterbetze-egituretan.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian