ERABAKIA AGORRILAren 4ean! AUPA LAB!!!

2016-07-29  

Ostegun goiz hontan iragan da Bordalen CGTek LABen kontra ezarri helegitearen audientzia. CGTek helegitea aurkeztu du salatzeko LABen hautagaitza azaroa eta abenduan iraganen diren TPE hauteskundeetan. (argazkian: LABeko kideak auzitegiaren aitzinean)

irudia

LABen delegazione ttiki bat aparte Solidaires-eko kide batzu agertu dira ere haien sustengua erakustera sindikatari.

Auzian, LABen abokatak Sylviane Alaux deputatuaren sustengu gutuna irakurri du.

Azpimarratu behar da ere aitzineko egunetan Euskal herriko CGT-ko kide andana batek helegitearen kontrako iritzia plazaratu duela.

CGTko abokatuak bere aldetik, segitu du salatzen bereziki euskararen erabilpena LABen komunikazioan, berriro azpimarratuz LABen web gunea soilik euskaraz dela... Informatika kurtsoak beharrezkoak ditu! Aski da artikulu bakotxaren gaineko eskuinean den "fr bertsioa" gainean klikatu ukaiteko artikulu berdina frantsesez!

Zinez akusazio lotsagarriak!

Ta orain, erabakiaren zain!...Agorrilaren 4ean!

 

Hona ere Kazeta inforen artikulua:

Sustenguek indarturik agertu da LAB Bordaleko auzitegian

CGT sindikatuak LAB-en hautagaitzaren kontra ezarri elegitea epaitu zuen, ostegunean, Bordaleko auzitegiak. Sustengu anitz biltzen ari da sindikatu abertzalea.

 
Capture_d_cran_2016-07-26_12
 Azken egunetan, LAB sindikatuaren aldeko sustenguak emendatu dira. Enpresa biziki tipien hauteskunde sindikaletan CGTk bere hautagaitzaren kontra ezarri duen elegitea salatu dute sindikatu bereko Ipar Euskal Herriko hainbat adarrek. Sud, Solidaires eta Elkartasunaren eta Borroken Nazioarteko Sindikatu Sareak ere bai. Ostegunean, uztailaren 28an, Sylviane Alaux diputatuaren sustengu gutunarekin heldu ziren LABeko kideak Bordaleko auzitegira.

"Sindikatuen kide kopurua inoiz baino apalagoa den garai honetan (justu %8), ez da normala sindikatu batzuk hauteskunde profesionaletatik marjinalizatuak eta baztertuak izatea", ohartarazi du Ziburuko diputatuak. LAB Ipar Euskal Herriko sindikatuen paisaiaren parte dela dio eta bazterketa hori "libreki [horren] kide izatea hautatu duten langileentzat demokrazia soziala ukatzea litzatekeela" gehitu du.

David Idiart abokatuak irakurri du sustengu gutun hori, auzitegian. Euskararen Erakunde Publikoaren agiria ere zuzendu die epaitegiari. Justiziari bere lana egiten utzi nahi diola adierazi ondoren, bere jardueran Ipar Euskal Herriko eragile sozialak euskararen normalizazioan engaiatzera bultzatzen dituela zehaztu du. LABek bere estatutuetan hizkuntza horren alde duen atxikimenduari babesa adierazteko manera bat.

Hori baita, funtsean, CGTk leporatzen dion ezaugarrietako bat : izaera euskalduna. "Ez dute onartu nahi gure weborrian bi hizkuntzak erabiltzen ditugula, euskara eta frantsesa", harritu da Eñaut Aramendy auzitik ateratzean. "Euskaldunei soilik zuzentzen girela errateko baliatzen dute hori", zehaztu du.

Abuztuaren 4an

Balore errepublikarren kontra joateaz gain, hori da leportazen dion beste trabesa : errepresentatibitate eskasa. Slim Ben Achour CGTko abokatuak sindikatu bat baino, LAB alderdi bat dela salatu du. Korsikako STC sindikatarekin berak eta beste sindikatu frantses batzuek egin duten bezala, proiektu politiko baten alde lan egiten duela erran du.

Alabaina, sindikatu abertzaleak hori batere sinisten ez duen Solidaires sindikatuaren sustengua ukan du Bordaleko auzitegian. NPA alderdiko Philippe Poutouk hor izateko gogoa adierazi du, nahiz eta ez duen etorri ahal izan. Abuztuaren 4an emanen dut epaiaren erabakia epaileek eta CGTk nahiz LAB-k elegitea aurkezten ahalko dute.

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian