FEMINISMOAK EGITEN GAITU HERRI

2017-05-16  

Feminismoak egiten gaitu Herri: gorputzak, lurraldeak eta erakundeak

irudia

Estatu nazioaren egiturak krisian daude. Ez dituzte herritarron beharrak bermatzen eta nahiak kontuan hartzen eta, ondorioz, hauekiko konfiantza nabarmenki gutxitu da. Korporazio handien interesak politika publikoen erdigunean daude, eta pixkanaka gure bizitzak baldintzatzen dituzten erabakiak geroz eta urrunago hartzen dira. Demokrazia pribatizatzen ari da, muinean bizitza duina jarri ordez, kapitalaren metaketa jartzen baita. Gure gorputzak produkzio gailu bilakatu dira eta sortzen dugun jakintza eta ezagutza kolektiboa zein gure talentu eta adimena merkaturatu dira; gure funtzioa da produktu errentagarri izatea.

Baina herriak sortzen du estatua eta horregatik izan beharko luke gizartearen praktika multzoen isla, gu guztion behar eta desirena. Halaber, uste dugu nahi ditugun erakundetze prozesuak aztertu eta denon mesederako jardunbide komunak asmatu behar ditugula ikuspegi feministatik. Gure buruengan jarri behar dugu autoritatea, ez legeetan, ez eliteetan.

Honako galderak dira erantzun nahi ditugun batzuk: non eta nola garatu dezakegu elkarrekin arrazoitzeko dugun trebezia? Zein erakundek hartu behar du hori bermatzeko ardura? Estaturik behar al dugu? Zer estatu eredu nahi dugu? Nola eraiki dezakegu hori herrigintzari lotuta? Nola ziurtatu komunitatearen ahalmen politiko, ekonomiko eta soziala? Zer boteretze prozesu behar dugu politikoki eragiteko?

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian