KOLEKTIBOKO LAGUNEN OMENALDI EDERRA CLAUDE-I!

2016-06-28  

Gaurko lan legearen kontrako manifa Baionan, Claude-i eskaini omenaldi bat bilakatu da. "jusqu'au retrait" kolektiboko lagunak sekulan baino motibatuak ziren eta, zalantzarik gabe, Claudek militanteen etengabeko oihuak entzun ditu. "on se battra !"..."on se battra !"... Manifa bikaina! Agur eta ohore Claude!

irudia

Manifa geltokitik abiatu eta laster, pausa ttiki bat egin da zubi gainean. Hor, Clauden argazki bat pausatua zen eta, minutu bat ixiltasun eta gero, jende ainitzek klabelin gorri bat pausatu diote, Internazionala kantatzen zen denboran.

Mementu horrek krixton indarra eman die manifestariei, orduan hasi baitira etengabeko oihuak. Kolektiboko militanteak sekulan baino motibatuagoak ziren! Eta zinez izugarria izan da azpi-prefekturaren aitzinean iristea. Kolektiboak segitu du aintzina intersidikalakoak baztertzen ziren artean. Mementu polita! Hunkigarria ere hor Clauden omenez irakurri den testua, berriro Internazionala kantatu aintzin.

Mobilizazio eder bat izan da, Claude-i eskaintzen ahal genion omenaldirik ederrena!

Borrokak segitzen du! Gora gu eta gutarrak!

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB