Hauteskundeak Baionako CCI-n (Industri eta komertzio ganbara)

2016-09-23  

Urriaren 20a eta azaroaren 2a artean iraganen dira CCI-ko hauteskundeak. Hor hautatu ordezkariek dute lan egiten Ipar euskal herriko lantegiak baita lurraldearen garapen ekonomikoa sustengatzeko.

irudia

Bi zerrenda aurkeztuko dira beraz Baionako CCI-ko hauteskunde horietan, urriaren 20tik azaroaren 2ra iraganen direnak, eta emaitza berantenaz azaroaren 10eko behar genuke ezagutu.

CCI-k 36 hautetsi kondatzen ditu, 3 sektoretan banatuak: 12 ordezkari komertzioan, 8 ordezkari industrian, eta 16 zerbitzuetan. Hauetako 10ek parte hartuko dute ere erregio handiko CCI-an. 5 urterentzat hautatuak dira.

Philippe Neys-ek eramanen du MEDEF-aren zerrenda. Azken hau azkarki agertu da Euskal herriko EPCI bakar baten kontra.

André Garreta-k (oraingo CCI-ko lehendakaria) CGPME-ren zerrenda eramanen du, azken hontan izanki ere LANTEGIAK-eko ordezkariak. Andre Garreta-k aldiz EPCI bakarraren projektua defenditu du.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian