Hezkuntza : Azaroak 12 astelehena denak greban!

2018-11-07  

MANIFESTALDIA BAIONAN, 10.30, Santa Ursula plazan

irudia

Hezkuntza ministroak zinez langile eta ikasleen lan baldintzak atakatzen ditu. Ziztu bizian eskola itxuraldatzen du saltsa liberala eta gibelkoian zerbitzatzeko. Hori ukatzen dugu.

Ebaluaketen obsesioa, erreforma inposatuak bereizketa sozialaren egiteko, milaka postuen kentzea, prekaritatearen hedatzea, langileen estatu eta eskubideen haustea, segurtasunkerien zeingehiagoa, euskararen irakaspenaren baliabideen eskasa…

 

Gure aldarrikapen nagusiak :

  • Postuen kentze eta prekaritatearen kontra,

 

  • Hezkuntza arloan euskararen irakaspenaren garatzea galdetzea, euskaraz eta euskarari beti ta hobekiago formatuak izaitea eskatu, euskararen erakaspena eta formakuntzari egiazko ahalmenak emaitea

 

  • Lan postuen emendatzea tituludunak hartuz hezkuntza sistema osoan eta kontratu prekarietan ari diren langileak baldintzarik gabe tituluduntzea,

 

  • Lan oren kopuruaren murriztea, denen lan baldintzen hobetzea langileen osagarria zainduz.

 

  • Ikasle kopurua klaseetan beititzea,

 

  • Konzertazioa garatu lan orduetan kondatuz

 

Greba egun hori biharamunik gabe ez egoteko, uste dugu behar-beharrezkoa dela antola gaitezela eta partaide guziak mobiliza ditzagun hezkuntza emantzipatzaile eta zuzena eskaini dezagun.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian