INFO Coronabirus

2020-03-17  

Dakizuen bezala atzo Macron presidenteak hitza hartu dut bakoitzak gure etxeetan egon gaitezen eskatzeko. Gure enpresetan aldiz neurri hauek ez dira beti aplikatzen.

irudia

Dakizuen bezala atzo Macron presidenteak hitza hartu dut bakoitzak gure etxeetan egon gaitezen eskatzeko eta hori bederen eta minimoki 15 egunenetzat, gure joan jinak hal bezain bat gitxituz.

Gure enpresetan aldiz neurri hauek ez dira beti aplikatzen eta lanera joateko eskubidea dute batzuek eta gehiago ere inposatua zaienean baldintza txarrak jasatea.

Nagusiak ditu gauzak erabakitzen eta zuen kabuz erabakirik ez duzue hartzen ahal, beraz kontuz ibili.

Nagusiak esango dizue etxetik lan egiten ahal duzuenez ; edo langabezi partzialean emanak izanen bazaitezte ;eta azkenik baja hartzeko eskubidea daukazue haurrak etxean zaindu bahar badituzue.

 

 

Zuen kasuaren arabera gutun modelo bat erantsia zaizue, moldatzen ahalko duzuena, enpresari bidali behar baduzue.

https://labhendaia.fr1.quickconnect.to/oo/r/543349154609413043

 

Egun batetik bestera egoera aldatu daitekelako, sartzen ahal zarete webgune horietan informazio zuzenak izateko.

https://www.gouvernement.fr/info-coronavirus

 

Denak zaindu zaitezte eta zuen ingurukoak ere!

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian