LABek ekintza bat burutu zuen Baionako Casino Shopping saltegiaren kontra legez kanpo irekitzeagatik

2015-01-28  

Igandean, arratsaldeko 3etatik landa, LAB sindikatak ekintza bat burutu zuen Baionako alde zaharreko Victor Hugo karrikan idekirik zegoen Casino Shopping saltegiaren kontra. Saltegi honek jadanik astelehenetik larunbatera idekitzen du 7:30etatik 21 orenak arte eta igande goizetan. Baina horrekin aski ez izanik, legediak onartzen duena baino urrunago doa eta 13 orenetatik landa igande arratsalde osoan ere idekia atxikitzen zuen, legez kanpo.

LAB sindikateko 20 kide saltegiaren aitzinean ezarri ziren hau hesteko helburuarekin. Zuzendaritzarekin kalapita bizian aritu ondotik eta Baionako auzapeza den Jean-René Etchegaray zein prentsaren presentziarekin, zuzendaritzak amore eman du, saltegiaren ateak hetsi eta hurrengo igandeetan ere hetsia atxikiko duela hitzemanez.

LABentzat, igandeko lanaren sustatzaileen kontrako garaipena urrats bat besterik ez da. Izan ere, igande arratsaldeetan ateak idekitzen dituen saltegiko zuzendaritzak ontsa ezagutzen du legedia, eta horrela eginez, saltegiak igandetan idekitzeko eztabaida elikatzen du, eskaintza horrekin jendartean galdera sortuz. 

LAB sindikatak ez du salaketa ekimen horretan soilik gelditu nahi, eta jendartean desbideraketa horien aitzinean sentzibilizazio ekintza gehiago burutzeko prest da. Funtsean, ez dugu nahi sosa eta etekinaren logikak gure eskubide sozialen gainetik pasa ditezen.
 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian