LARUNBAT HONTAN IRAGAN DA LABen BILTZAR NAGUSIA

2016-06-25  

Larunbat hontan iragan da Hazparnen Iparraldeko LAB sindikataren Biltzar nagusia. Lehen parte batean, Lyoneko unibertsitateko erakaslea den Sophie Beroud-k mintzaldi bat egin du frantses estadutik etortzen diren erasoak eta sindikalismoan dituen ondorioen gaiaren inguruan. Ondotik, sindikataren norabideak aipatu eta eztabaidatu dira eta luntx on batek eman du amaiera erreflekzione goiz honi.

irudia

Sophie Beroud erakasle eta ikerlaria El Khomri lege proiektuaren ondorioetaz mintzatu da, harreman profesionalen berkonfiguratzeaz frantses estaduan. Gauz askoren artean, bereziki salatu ditu:kontra podere lekuen desegite nahia, CHSCT-en contrako erasoak, CDI-en kontrako erasoak eta beste. Berak argi du lege horrek enpleguaren prekarizazioa ekarriko duela eta azpimarratu du lantegien demokratizatzeko beharra! Sindikalismo "militantea" deskribilizatzeko, kriminalizatzeko nahia salatu du ere.

Biltzar nagusiaren bigarren partean, 3 galderen inguruko eztabaida bat izan da:

- beste sindikatuekiko bultzatu behar ditugun haremanak eta  eraman behar dugun elkar lana

- alderdi politikoei begira bultzatu behar ditugun eztabaidak

- langileen informazioa LABek eramaten duen ekintza sindikaleei buruz (enpresetan, formakuntza mailan, komunikazio mailan, ...)

Biltzar nagusi zinez interresgarri bat luntx on on batekin amaitu dena. Gora LAB!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian