Lorentxa askatu! Denok Rennes-ra!

2016-02-18  

Oraindik toki zonbaitzu gelditzen dira Iparraldetik Rennes-ra abiatuko diren autobusetan. Animatu!!!! Ezin bazaizte etorri, autobus horien fresak ttipitzeko SUSTENGU BONOAK erosten ahal dituzue ere (10 eurotan). LORENTXA ASKATU!

Bi autobus abiatuko dira Iparraldetik ostiral eta larunbat arteko gauean.

Lehena Garazitik abiatuko da goizeko 1.00ean (merkatu estalitik), Kanbon 1.30etan (Xalbador kolegioaren aintzinean) ta Baionan 2.00etan (San Andres)

Bigarren autobusa Pausuko itzulgunetik 1.00ean, Urrunako itzulgunean 1.15etan, Donibane Lohitzuneko geltokian 1.30etan eta Baionan 2.00etan.

Bidaia 10 ordukoa izango da, gosari pausa bat 8.00etan eta Rennes-en eguerdiko. Manifa 14.00etan eta bukatu bezain laster (16.00ak aldean), itzultzea Euskal Herrira.

Ezin direnak etorri fresetan laguntzen ahal dute ere SUSTENGU BONO bat hartuz, 10 eurotan (edo gehio!)

Bestalde, deitzen dugu jendea prest izan dadin antolatuak izanen diren ondoko mobilizazioetan parte hartzeko:

Otsailaren 22 eta 25ean, astelehenez eta ostegunez, elgarretaratzeak arratseko 18.30etan Angeluko Herriko etxearen aintzinean.

Denen artean lortu dezagun: Lorentxa ta beste euskal preso politiko guziak ETXERA!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian