Maiatzak 1 : Denok Baionara

2019-04-15  

Euskal Herria erabaki, Kapitala hautsi, bizitzari eutsi! Maiatzak bat langileen borroka sustatzeko eguna da, eta mobilizatzeko arrazoi asko dauzkagu.

irudia

Maiatzak bat langileen borroka sustatzeko eguna da, eta mobilizatzeko arrazoi asko dauzkagu. Kapitalismoak, oraindik kapitalismo gehiagorekin, autoritarismo eta faxismoaren bidez erantzuten du.
Gaur jendarteko desberdintasunak haundituz doaz. Aberatsak geroz eta gehiago aberasten dira eta beste jende gehienak prekaritatean eta sufrikarioan daude.

Sistemak, gizartea bere menpe ezartzeko prekaritatea erabiltzen du ; indar ekonomiko eta politikoek ongi dakite. Hara zergatik gaur bakoitzaren bizia eztabaida bakoitzaren zentroan eman eman behar den eta biziaren apostua egin behar den eta ez kapitalarena.

Duela hilabeteak jaka horiak mobilizatzen direla hori dena haien moduan salatzeko, baina gobernuak ez ditu entzuten eta erantzun gisa errepresio poliziala baizik ez du erabiltzen.

Orain presa haundia bada gizarteari poderea berriz emateko. Eta hara zer fermuki eskatzen  dugun :

  • Eros ahalmenaren haunditzea eta bakoitzak irabazten duenaren berbaloraketa, indize puntua eta pensioena bezain bat.
  • Eginak diren opari fiskalen gelditzea, adibidez ISF eta CICE bezalakoak eta fiskalitate justuago baten finkatzea.
  • Benetako eta bertako negoziaketa eremu bat langile guztientzat. Bai pribatukoentzat CPL baten bidez bai publikokoentzat « herrien arteko komisio « baten bidez.

Kapitala ala bizia ?

Parisen edo Bordalen hartuak diren erabakiak Euskal Herriko biztanleen kontra joaten dira.  Lurraldeak suntsitzen dituzte eta gure zerbitzu publikoak pobretzen dituzte, Baiona Garazi tren bide linearen gisa, posta zerbitzuaren hestea Hendaian, hezkuntza mailan hartuak diren erabakiak bezala, edo/ta oraindik duela gutxi Baionako ospitalean kenduak izan diren postuen antzera, jakinez jendeen bizia arriskunan eman daitekela….

LAB-entzat aterabidea bizia da! Gure geroaz askatasun osoz erabaki nahi dugu gure lurraldean justizia soziala egingarria bilakazteko. Fiskalitate justuago bat nahi dugu, elkartasun gehiagorekin. Sistema berri bat eskatzen dugu nun lan berdinarentzat bakoitzak soldata berdina eukiko luken. Duintasunez bizitzeko hilabetesariak nahi ditugu ez gaur bezala oraindik lan gehiago egin behar den beti bere bizia ahal bezain ongi irabazteko!

Kapitala ta biziaren artean borrokatzeko 2 hautu daude : bata kapitalak irabaztea azkarrena den legea erabiliz besteak zapalduz,inperialismoarekin eskuz esku, autoritarismoa eta faxismoaren bidez edo biziaren aldekoak segituz, sistema berri baten eraikuntzaileak, justizia soziala eta demokrazia modelotzat dutenak, bakoitzaren bizia erdian ematen dutenak.

Guk bigarreneko hori hautatzen dugu!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian