Maiatzak 1 : Lan eta bizi duina denentzat

2018-04-30  

HITZORDUAK : 11etan Baionako geltokian 11etan Gurutze Xurian Maulen

irudia

Hara  Euskal Herriko eredua zein izan behar litekeen, baina gure egunerotasunean kapitalak agintzen du.

Bi estatu antidemokratikoei aurre egin behar dugu. Orain ezagutzen dugun atzerapen soziala eta politikoa herritar bezala bizitzen dugu eta orain arte irabaziak izan diren eskubide guziak zapaltzen dituzte. Gure bizi eta lan baldintzak prekarizatzen dira, zerbitzu publikoak pixkanaka murrizten dira eta etxeko lanak oraindik gehiegi emazteen eskutan gelditzen dira. Erretratadunek gero eta gehiago pagatu behar dute eta goi mailako ikasketak denentzat baldintzatzen ari dira.

Gobernamendua sindikalismoa ahultzen saiatzen da  edozein iniziatiba kolektiboa bezala.
Gobernamenduak egiten dituen erreforma ezberdinak estrategia hortan kokatzen dira: lotura eta elkartasuna soziala hausteko asmoarekin. Langileak erasotuz eta zerbitzu publikoak ahulduz herri oso bat kaltetzen dute! Eraso guzti horien aurka jotzea ezinbestekoa da eta hortarako gure borroketan elkartu behar gara.

Bai funtzio publikoan, 120000 funzionario kenduak ez izateko, haien puntuen indizea mugiezina ez onartzeko eta geldituak direnean egun bat ez zaien kendua izan.

Hezkuntza mailan ere unibertsitateetan sartzeko eman nahi duten selekzioa ez da onargarria baita baxoaren eta lizeoaren erreforma.

Osasungintzan ere lan eta baldintza duinak exejitu behar dira gaizki tratatze instituzionalari aurre egiteko, orain ezagutzen ditugun zahar etxeetan egiten den modura.

Zerbitzu mailan, onartuz kalitatezko eta bertako garraio publikoak beharrezkoak direla, trenbideetako lagileen estatutuari egina zaion erasoa ez da jasaten ahal.

Baina horrez gain orokorrean Macronen ordonentzien bitartez langileen  prekarizazio planaren kontra borrokatu behar dugu Euskal Herrian.
Euskal Herrian gure helburua lan eta bizi duina atxikitzea da.

Lan duina: prekaritatearen aurka eta lan baldintza duinak lortzeko borroka ezberdinak piztu dira Euskal Herrian eta enpresaz enpresa LAB ek segituko du ildo hortatik Euskaldun guztiontzat.

Bizi duina: bertako biztanleei bizi baldintza duinak segurtatzea gure instituzioen ardura da eta lan bat eraman behar lukete lurralde osoan horren segurtatzeko. Hara zergatik Euskal Elkargoari eskatzen dugun eskumen berezi batzuen berreskuratzea.

Herri duina: herritarren onerako eta ez kapitala haundiari obedituz.

Bai enpresa haundiek inposatzen duten  igandeko lanaren kontra lan egiteko baita ere kalitatezko zerbitzu eta garraio publikoak sustatzeko.
Herri duin bat gure adinekoetaz  ongi arduratuko dena eta osasun mailan lan egiten duten langile guziak kontutan hartuko dituena. Bertako ekonomia garatuko duen herri bat nahi dugu eta bertako lan baldintza onetan. Bertako akordioak izenpetu beharko dira hori dena gauzatzeko; lan, bizi eta herri duin bat martxan emateko.

Hortarako Euskal Herria administratiboki eta instituzionalki onartzea eta ezagutzea bertan antolatzeko beharrezkoak dira eta posible da.
Orduan eskuratu eta menperatu behar ditugu eskumen berezi batzu: garraioak, energia, osasungintza etb... Bertan erabakitzeko eskubideak bere zentzuaren funtsa hor du.

EZ UTZI GURE ESKUBIDEAK ZAPALTZEN!!
Bertan erabakitzeko tresnak baditugu eta LAB ek aldarrikatzen ditu.
Euskal Herria Macron legetik kanpo atxiki nahi dugu.
Gure helburua : LAN, BIZI ETA HERRI DUINA HEMEN!

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian