Martxoak 8 an : BULTZA ! EMAZTE LANGILEON ESKUBIDEEI

2022-03-01  

Hitzordua Baionako merkatuko plazan 18:00tan !

irudia

Lan-merkatua, langile-klasearen ustiaketa-lekua gelditzen da, are gehiago emazte langileentzat: soldata arrakalak, inposatutako eta jasandako denbora partzialak, sektore feminizatu deritzenen baliogutitzea, sexismo
sistemikoa, enplegu-diskriminazioa, jazarpenak… 

Oraindik ere maizegi, emakumeek beren karrera profesionala sakrifikatzen dute, etxearekin zerikusia duten zereginak ziurtatzeko, atsedenaldien, aisialdiaren edo konpromiso politiko eta sozialaren kaltetan.

Ikusezin bihurtuta edo gutietsia, etxeko lanak, senideen zaintza eginkizunek, emazteari behin eta berriz esleituak, ez dute ezer naturalik. 
Eguneroko lan hau, balio gutitua, sistema kapitalista heteropatriarkalaren zutabeetako bat da.

Mundu mailako pandemia bat behar izan da kontzientzia zenbaiten iratzartzeko, emazteak gehien enplegatzen dituzten sektoreak jendartearentzat zenbat onuragarriak eta funtsezkoak diren ikusteko: osasuna, hezkuntza, elikadura, ikerketa, medikuntza eta jendarte laguntza…

Hala ere, etorkizunean soldata-igoera masiborik ez da ageri !

Azkenik, martxan dagoen zerbitzu publikoen pribatizazioak gure lan-baldintzen okertze geldi ezina dakar, eta erran gabe doa, herritarrei eman laguntza eta zaintza zerbitzuen okertzea.

Ororen eskuko eta kalitatezko zerbitzu publikoak sutsuki babes ditzagun!

Guztiona den balio handiko baliabide hau zaindu dezagun !

Gure eskubideen aldeko borroka egun honetan, emazte langile guztiok elkarrekin ekin dezagun: ikasleak, erretiratuak, errefuxiatuak, migratzaileak, langabeak, eri edo ezindunak, kolore eta sexu nortasun guztiak.

Hitz hutsik ez gehiago, ekintzak nahi ditugu:

• Lan-denbora murriztu, enplegua, aberastasunak eta etxeko lanak modu orekatuan banatzeko, genero
bereizketarik gabe.

• Emazteen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasuna.

• Batez ere emazteen esku dauden lanbideen aitortza eta balio-handitzea.

• Zaintza eta jendarte loturarekin zerikusia duten sektore guztiak lurraldeko zerbitzu publiko bilakatzea.

 

LABek martxoaren 8a kari antotalutako ekitaldi eta elkarretaratze orotan parte hartzeko deia egiten du.

Hitzordua Baionako merkatuko plazan 18:00tan protesta-elkarretaratze alaituan !

 

Aurrera borroka feminista !

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB

LAB Sindikatuko X. Biltzar Nagusia

http://ieh.lab.eus/fitxategiak/fitxategiak/2022/ef5640a761b6f77cf9dd672574321179Bagarabanerajpg.jpg