Medikuntza Soziala : negoziaketa seriosa eta leiala eskatzen dugu

2021-04-22  

Apirilaren 8an, Baionako karriketan mobilizatu gira.

irudia

"Ségur de la Santé" baitako azken eztabaiden ondotik, otsailaren 17an izenpetutako akordioak arlo sozialeko eta medikuntza sozialeko hainbat langile baztertzen ditu. 

Publikoan zein pribatuan, lan ber-bera egiten dugu, egunero pertsona ahalduen ondoan, egunero ahulduen laguntzen, zaintzen, artatzen. Publikoan zein pribatuan, ber dimploma dugu, ber lan betetzen dugu, ber histurak, ber zailtasunak bizitzen ditugu baina... hilabete sari ezberdinakin. 

Sail publikoko langileek 183 euroko emendaketa lortu dute "Ségur de la Santé" negoziaketari esker, baina guk, sail pribatuko langileok ezer ez!

Guk, zaintza arloko langileok, jendea artatzen dugun langileok, ez dugu holako desberdintasunik jasaitzen ahal! Lab berarentzat soldata bera merezi dugu!

Zuek politikariek alta egunero oroitarazten duzue berdintasuna dela zuen politiken lehentasuna.

Egunero laneko ondorio latzak pairatzen ditugu : profesionalek haien postua uzten dute, sektoreko lan baldintzak gogortzen joanen dira, medikuntza sozialeko egiturak barreatzen joanen dira, ezinduak barne. 

Ezin jasana da! Hemen gira gure kexua adierazteko. Soldata arrakala salatzen dugu. Negoziaketa seriosa eta leiala eskatzen dugu. 

Baina lan sarien emendaketa ez da nahikoa. Langile kopurua, ohe edo toki kopurua eta baliabideak garatu bera dira. Lan baldintzen hobekuntza ezinbestekoa da, bai artatzaileen bai artatuen osasun onerako.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

TPE Hauteskundeak. Nola bozkatu? Comment voter ?

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB