Medikuntza Sozialeko langileok : mobiliza gaitezen!

2021-04-02  

Apirilaren 8an / MANIFESTALDIA / 10:30 / Baionako Merkatuan

irudia

Badu urtebete baino gehiago, medikuntza soziala eta osasun sektoreko langileok, pribatu zein publiko, lehen lerroan gira Covid19ko pandemiari aurre egiteko.

Txalotuak eta «beharrezkoak» bezala aitortuak baldin bagira ere, gure lan baldintzak, gure paziente eta erabiltzaileei laguntza gero eta txarragoak dira, gure ordainsariak ez dira inoiz hobetuak.

Ez diogu hori errepikatzeari uzten, ez da osasun krisi hutsa, hatsantutako sistemaren krisia da ere bai: baliabide eta komunikazio eza, langileen kopuruaren murrizketa, finantzan eta proiektu-deialdietan oinarrituriko kudeaketa, ohe itxierak, langileen kontsulta falta…

Makronisten Gobernuak « Ségur de la Santé » espektakuluarekin bere haritik jarraitzen du, soldaten emendaketa ttiki eta injustu batekin. Negoziazio horiek sektore publikoari bakarrik zuzendu zitzaizkion, sektore mediko-sozial pribatua "ahaztuz"

 

« Segur » negoziazioetatik haratago, sistema osoa berrikustea beharrezkoa da! Gure konpromiso profesionala bultzatzen duten balioek aitzinarazten gaituzte, egunerokoan jendea laguntzeko, artatzeko eta sustengatzeko.Horren aurrean, interes ekonomiko hutsei erantzutea eskatua zaigu!

 

Osasun fisikoa eta mentala ez da merkantzia!

 

 

LABek aldarrikatzen du

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian