Migrazio politika arrazistak hil egiten du

2021-10-12  

Gaur Ziburun, goizaldeko 05: 30ak aldera, hiru gazte hil dira eta laugarren bat zauritua izan da. Pertsona horiek migrazio-bidean zeuden, Ziburu eta Donibane-Lohizune lotzen dituen trenbidearen ertzean lo egiten. Horietako biri buruz ezagutu ahal izan dugu Aljeriatik zetozela eta 28 eta 36 urte zituztela.

irudia

Heriotza hauek ez dira gertakari isolatu bat. Hendaia-Baiona tartean gertatzen dira bereziki, militarizatua dagoen muga batean, egunero etnia- eta arraza-profilaren araberako kontrol selektiboak egiten diren muga batean. Ez da urriaren 12ko efemeride bat, baizik eta migrazio-politika arrazista batzuen ondorio sistematiko bat, LAB sindikatutik salatu eta arbuiatu ditugunak.

Migrazioaren eta neo-kolonialismoaren arteko loturak egon badaude. Prozesu beraren parte gisa, harresi den Europak Hego eta Ipar Euskal Herriko administrazioen konplizitatearekin batera bazterketa prozesu hori erreproduzitzen du; aldi berean, milaka langile migraturen oinarrizko eskubideak urratzen ditu; herriak eta lurraldeak arpilatzen eta kolonizatzen ditu. Lurralde horiek dira pertsona hauetako askoren jatorrizko herriak, eta migrazio-proiektuak bizirauteko eta bizi-baldintza hobeak bilatzeko estrategia gisa abiatzen dituzte.

Bidegabekaria honekin amaitu!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian