MOBILIZAZIO EGUN EDERRA! GORA LANGILE BORROKALARIAK!

2018-05-18  

Maiatza 18 hau mobilizazio egun berri eder bat izan da trenbideetako langileentzat. Goizean goizik banderolak pausatu dituzte Baiona ta Uztaritze artean, traktak zabaldu Baionako sartzean eta ondotik Baionako geltokian elkartu. Arratsalde hastapenean, LABeko militante batzuek lortu dute Pepy (SNCF eko lehendakaria) interpelatzen Miarritzeko aireportuan (argazkia)

irudia

Goizean goiz trenbideetako langileek banderola batzu eman dituzte Baiona eta Uztaritze arteko bide nagusiko bazterretan. Mezu nagusia: salatu bide hortan egunero sortzen diren auto lerroak eta honek ekartzen duen kutxadura. Aterabidea: garatu Garazi Baiona trenbidea! Tren gehio eman ordutegiak egokituz langile eta ikasleei!

Denbora berean, trakta banatu dituzte ere gidariei Leroy Merlin saltokiko biribilgunean.

Ondotik, trenbideetako langileen Biltzar nagusia iragan da Baionako geltokian eta hor 2 tona hungari ixuri dituzte mezu honekin: "1 Macron + 1 Pepy = 2 t de fumier"

Biltzar nagusia ta gero LABeko militanteek dute sehurtatu borroka piknika Herri Urrats elkarteak eskaini zikiroarekin.

Eta azken mementuko informazio bati esker, LABeko militante batzuek lortu dute ere Pepy (SNCFko lehendakaria) interpelatzea Miarritzeko aireportuan. Bikain!

Gora langile borrokalariak eta gora LAB!!!

(ikus argazkiak)

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian