"pausa eta pesta egunak = bizi egunak!", LABek elkarretaratze frango antolatu ditu igande hontan

2016-12-19  

Igande hontan, LAB eko militanteek igandeko lanari buruzko liburuxkak banatu dituzte ideki diren saltoki handi batzuen aintzinean. Hazparnen, Senperen baita Donibane Lohitzunen, ziblatu saltokietako langile ainitzek begi onez ikusi dute eta estimatu ekintza.

irudia

LAB sindikatak salatzen du igandeko lana orokortzen segitu ezkero, 4 milioi langile pasaturik hunkituak frantses estaduan eta baimen berezi aukera gero eta gehiago, besta eta pausa egun hauek egun arruntak bilakatuko direla, merkataritzaren logikak, lagunarte eta familiarteari aurre hartuz.

Eta hau guzia salatzeko, LABek martxan eman du "igandeko lanari ez" kanpaina, helburu nagusia izanki zabaltzea zoin diren igandeko lanaren ondorioak eta azpimarratzea bereziki zoin diren igandeko lanaren biktima handiak: langile prekarioak baita hurbileko komertzio ttikiak.

Kari hortara beraz, elkarretaratzeak antolatuak ziren igande hontan Iparraldeko leku desberdinetan: Hazparne, Senpere eta Donibane Lohitzunen. Ekintza bat pentsatua zen ere Amenduzen bainan azkenean saltokiko jabeak erabaki du ez idekitzea. Berdin joan den azaroaren 11ko mobilizazioen eragina? Garaipen bat beraz LABentzat! Horotara 1500 liburuxka pasaturik banatuak izan dira!

Azpimarratu behar da ekintza guzi horiek ongi pasa direla eta ziblatu saltokietako langile frangok estimatu dutela gure desmartxa. Hazparneko ekintzan gainera, langile batzu guregana hurbildu dira haien pausa mementuan, bikain!

Ekintza politak, berantolatu behar ditugunak beste tokitan. Aupa LAB!

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian