Santiago zubian deitutako mobilizazioarekin bat egiten dugu, migrazio politika arrazistak salatzeko

2021-11-22  

Larunbata goizean beste pertsona bat hil da Irun eta Hendaia mugan. LAB sindikatuak Hego eta Ipar Euskal Herriko administrazioek migrazio-zirkulazio horretan biktima gehiago saihestea eskatzen du. Hitzordua : azaroaren 22an astelehenarekin, arratsaldeko 7tan, giza kate baterako Santiagoko zubitik.

irudia

Larunbata goizean beste pertsona bat hil da Irun eta Hendaia mugan. Biktima Boli-Kostako 40 urteko gizon bat zen, Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen saiatzen ari zen, polizia-kontrolak saihesteko. 2021ean zenbatutako zazpigarren heriotza da, hilabete honetako laugarrena.

Migrazio politika, mugen militarizazioa, pertsonen zirkulazio askerako giza eskubidearen urraketa, etnia- eta arraza-profilaren araberako kontrol selektiboak, “beroan egindako” itzulketak eta Espainiako estatuko atzerritartasun-legea dira egoera honetako erantzule zuzen eta zeharkakoak. Ez dira istripu isolatuak, maizegi gertatzen dira. Gure herria bortxaz zatitzen duen muga, transitoan dauden pertsona migranteentzat heriotzaren muga ere bilakatu da.

LAB sindikatuak Hego eta Ipar Euskal Herriko administrazioek migrazio-zirkulazio horretan biktima gehiago saihestea eskatzen du. Egunero, hamarnaka pertsonek zeharkatzen dute muga hau, eta atxilotuak izatea ez da arrisku bakarra begi bistan dagoenez. Babes Europa delakoa arbuiatu eta salatzen dugu, milaka langile migratu eta arrazializaturen oinarrizko eskubideak ustiatzen eta urratzen dituen bitartean, politika hiltzaile eta zigorgabe baten esku uzten dituelako.

LABek heriotza hau salatzeko Irungo Harrera Sareak iganderako deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia luzatzen zuen, eta dei bera egiten dugu astelehenerako Santiago zubian, 19:00etan, egingo den mobilizazioaren kasuan.

Bidegabekeria honekin amaitu behar da!

Migrazio politika arrazistek hil egiten dute!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB