Sektore feminizatuetan, duintasuna eta aitortza

2021-03-15  

Lan merkatu arautuan ikusten ditugun baldintza onartezinek irauten dute, beti ere emazteen* kaltetan: soldata-desberdintasunak, lanaldi partzial inposatuak, behin behineko kontratuak, sexu erasoakā€¦ Justizia sozialetik begiratuz gero, sistema patriarakalan murgildutako emakume* langileon egoera jasangaitza da. Ezin da onartu.

irudia

Erraza da zaintza langileak funtsezkoak direla eta beraiek gabe bizitza ezinezkoa dela esatea. Askotan nabarmentzen da egiten duten lana ezinbestekoa dela eta lehen lerroan egon direla pandemia osoan, guzti guztia ematen. Hunkigarria da txalotzea eta egiten duten lanaren garrantzia goraipatzea. 

Baina hau guztia praktikan jarri behar denean bukatzen dira erraztasunak, eta oztopoak besterik ez dira jartzen. Ez dira berez txarrak ziren lan baldintzak hobetu, ez dira langile-kopuruak emendatu, ez dira ratioak handitu erietxe eta hirugarren adineko egoitzetan, ezta etxez etxeko laguntza zerbitzuan ere. Lan osasuna ziurtatzeko ezer ez. Etxeko langileen eskakizunen aurrean ezer ez. Hauen artean etorkin asko, are gordeago eta prekarioago. Egiten dutena behar beharrezkoa da eguneroko zaintzan, baina ikusezinak jarraitzen dute, prekaritate gorrian jarraitzen dute. Esanak esan, aitortza sozial, politiko eta ekonomikoa ukatua zaie. Aitortzeak hasieran esandako guztia errealitate egitea bihurtuko lukeelako, hori ez da gertatu. Prekaritatea egonkortu egin da sektore feminizatuetan. 

Ez da kasualitatea emakumeak* izatea lan prekarioenak betetzen ditugunak; zaintzarekin, zerbitzuarekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin lotzen diren lanak, hain zuzen ere. Sistema kapitalista patriarkalari bost axola zaiolako bizitza, bere intereserako ustiatuko duen lan-indarra behar du, hori da soilik axola zaiona, eta emakumeak* badira askoz hobe. Sistema, gaur dagoen bezala, ez litzateke bideragarria izango eguneroko lanak aitortuko balitu, ikusezin bihurtutako eta eskaski pagatutako milioika emakumeen* lana aitortuko balitz. 

Lan merkatu arautuan ikusten ditugun baldintza onartezinek irauten dute, beti ere emazteen* kaltetan: soldata-desberdintasunak, lanaldi partzial inposatuak, behin behineko kontratuak, sexu erasoak… Justizia sozialetik begiratuz gero, sistema patriarakalan murgildutako emakume* langileon egoera jasangaitza da. Ezin da onartu.

Emakume* langileok borrokan. Gora borroka feminista!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian