Sokoa : diskurtso bikoitzari ez!

2021-06-23  

Heldu den ekainaren 26an Sokoako akziodunen biltzar nagusia izanen da eta LAB sindikatuak, alde batetik, azken urte hauetan zuzendaritzak duen diskurtso bikoitza eta ezarri duen soldata politika salatu nahi du.

irudia

Heldu den ekainaren 26an Sokoako akziodunen biltzar nagusia izanen da eta LAB sindikatuak, alde batetik, azken urte hauetan zuzendaritzak duen diskurtso bikoitza eta ezarri duen soldata politika salatu nahi du. Bestalde, akziodunak eta oro har jendartea ere sentsibilizatu nahi ditu enpresan ematen den akziodunen interesen zein soldata politikaren arteko oreka nola hautsi eta okertu den ikusarazteko. Guk ez ditugu, administrazio kontseiluko (AK) presidenteak erran bezala, akziodunak langileekiko kontrajartzen, baina eragile guztien interesen arteko oreka justuago bat eman dadin eskatzen dugu.

Biziki jasanezina eta onartezina egiten zaigu Administrazio Kontseiluko presidenteak, dibidendoen banaketa justifikatzeko, administrazio kontseiluan esatea gure altxortegian deusetarako balio ez duten lau milioi ditugula eta aldi berean, langileei, behin eta berriz esan osasun krisia dela eta gastu guztiak atxiki behar direla eta etorkizuna ez dutela garbi ikusten. Gogora dezagun 2020an mezu hori aitzinean eman zutela lehen aldiz gure enpresan soldata emendaketarik ez egiteko. Dibidendoei dagokionez aurten administrazio kontseiluak proposatu duen dibidendoen zama ia 2 milioi eurotakoa da orotarat, hau da 2020an egindako etekinen %100 baino handiagoa !!!

  • Politika sozialari dagokionez, AK-ko presidenteak Sokoan soldata politika aurreratua dela ziurtatzen du, baina Sokoako oinarrizko soldataren batazbesteko garbia 1 608 eurotakoa da, Pirinio Atlantikoetako biztanleek bataz beste 2 163 euro garbi irabazten dutenean. Soldata politika honen adierazlerik garbiena erretretara joan den lankide ohiarena dugu, Sokoan fideltasunez 40 urte egin ondotik 921€-tako erretreta asurantzarekin (90€ko hiru haurren maiorazioa barne) zein 275 eurotako erretreta osagarriarekin joan baita, 2021eko pobreziaren muga 1063€tan delarik !!Bestalde AK-ko presidenteak dio laneko eritasun (LE) eta lan istripuei (LI) dagozkien absentziak beheraka egiten ari direla, baina errealitateak besterik dio, izan ere LE/LI-en kotizazio tasak Sokoberrin etengabe goraka doaz 35 orduak plantan jarri zenetik :

Urtea

2001

2003

2005

2007

2009

2011

2013

2015

2017

2019

2021

Tasa

LI/LE

%1,77

%1,77

%2,60

%4,14

%4,86

%5,20

%5,20

%5,72

%6,10

%7,72

%8,55

 

Azkenik AK-ko presidenteak dio Sokoako politika soziala politika aurreratua dela, baina duela gutxi epaitegi ezberdinek zigortu egin dute, besteak beste, sindikatu-diskriminazioagatik, arrazoirik gabeko kaleratze batengatik edota lan kodea zein hitzarmen kolektiboa nahiz hartutako engaiamenduak ez errespetatzeagatik…

Dibidendoen banaketari dagokionez jakin behar da printzipio bat hautsi egin dela 2012 geroztik izan ere aurreko urteetan dibidendoei zegokien zama sistematikoki etekin gordinen heren bat baino txikiagoa izaten zen. 2012-2019 bitartean, aldiz, dibidendoen zama hori etekin gordinen %60 baino gehiagokoa da, konkretuki 11,8 milioi euroko dibidendoak banatu dira etekinen emaitza gordina 19,5 milioikoa izan delarik.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

TPE Hauteskundeak. Nola bozkatu? Comment voter ?

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB