Sokoa enpresak Sebastien Hiriart bidegabe kaleratu zuela berretsi du Paueko Dei Auzitegiak #LortuDugu

2022-01-19  

Paueko Dei Auzitegiak Sokoa enpresa zigortu du bertako langile ohi eta LABeko kide Sebastien Hiriarti 10.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera, kaleratzea arau kontra eman zela argudiatuta. Halaxe erabaki zuen Baionako Prud’hommetako kontseiluak bere momentuan eta halaxe berretsi du, orain, Paueko Dei Auzitegiak.

irudia

Paueko Dei auzitegiak 2021eko abenduaren 16ko erabakiaren bitartez Baionako Prud’hommetako Kontseiluak Sébastien HIRIART enpresatik kanporatzearen aurka hartu zuen epaia konfirmatzen duela. Hau da, arau kontrakoa (egiazko oinarririk gabekoa) izan zela Sébastien HIRIARTen kanporatzea. Paueko Dei auzitegiak Sokoa zigortzen du, bere garaian Baionako Prud’hommetako Kontseiluak egin bezala, Sébastien HIRIARTi 10. 000 eurotako indemnitate bat ematea jasan zuen kalte-ordainengatik.

Bestalde, Dei auzitegiak Pôle emploi edo langabezi bulegoa sei hilabete arterainoko indemnitate batez ordaintzera zigortzen du Sokoa, Sébastien-en kanporatzea arau kontrakoa zela argudiatuz. Azpimarratu nahi dugu ere, guk dakigula bederen, Paueko Dei auzitegiak Macron legeak ezarri zituen baremoak ere alboratu egin dituela, Sébastieni diru kopuru handiago bat emanez.

Ez da ohikoa ere tribunalak pôle emploi edo langabezi bulegoari dirua itzul diezaioten sozietateak zigortzea arau kontrako kanporatzeen ondorioengatik. Gure helburuak bete direla ikusi dugu epai honekin, gure lehen helburua horixe baitzen, hau da Sébastien ez zela kanporatua izan produktibitate arazo batengatik. Motiboak beste batzuk zirela. Lau urte iraun duen prozedura juridiko luze bat izan da, baina azkenean egia bere lekuan ezarria izan da eta kontent gaude Dei auzitegiaren epai honekin. Kolektiboki antolatuak egotearen garrantzia agerikoa dela gelditu da borroka honekin. Emaitzak hor baitira. Zorionak Sébastien.

Tamalez, zigor hau beste batzuen ondotik etorri da, ez da azkena izan ; izan ere azken urte hauetan epaitegi ezberdinek Sokoako zuzendaritza zigortu baitute behin baino gehiagotan. Horrela, Sokoa zigortua izan da ere, besteak beste, diskriminazio sindikalagatik, lan kodea ez errespetatzeagatik edota gure hitzarmen kolektiboa zein alde bakarreko erabakiak ez aplikatzeagatik. Gauzak horrela galdera hau egiten diogu geure buruari, zenbait aldiz epaitegiek langileen eskubide minimoenak ez errespetatzeagatik zigortu ondoren Sokoa bere baitan gizarte ardura duen enpresa bat al da egiazki?

Sokoak lurralde honi ekonomikoki eta kulturalki bere ekarpena ekartzen diola jakitun gara, baina horrek ez du justifikatu behar langileon eskubideen aurka erakusten duen jarrera oldarkor hori. Ez da samurra guretzat ere erregularki justiziaren bidea hartu behar izatea gure eskubideak errespetatuak izan daitezen, denbora, indarra eta dirua eskatzen baitu, baina ez digute beste aterabiderik uzten. Guk lan harremanei dagozkien arazoak enpresan bertan konpon daitezen nahi genuke mahai baten inguruan, tribunaletara jo ordez, izan ere partaide ezberdinen arteko harreman sozial garatu baten bitartez enpresarentzat hobeago den barne kohesio indartsuago bat eraikitzen baita. 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian