TPE Hauteskundeak : elkarrekin handiago

2021-03-15  

Oso ttikiak diren enpresak (11 langile baino guttio) gure sare ekonomikoaren %90 baino gehiago dira; beraz, ezinbestekoa da Euskal Elkargoaren mailan hitzarmen-instantziak sortzea politika ekonomiko eta soziala gure errealitatera egokitzeko.

irudia

Martxoaren 22tik apirialren 6ra, enpresa oso txikietako langileak nahi duten sindikatuarentzat bozkatzera deituak izanen dira. Azken hilabete hauek nahaspilatuak izan dira erreforma ezberdinekin : erretretarena, langabeziaren sistemarena bezala… hori dena nehoiz bizitutako, aztarnak utziko dituen krisi sanitario batean.

Gauzak aldatzen ahal ditugu eta hara LAB ek nahi duena; desmartxa sindikal alternatibo batean, Euskal Herri osoan antolatua den sindikatu bakarra, denei idekia den sindikalismoarentzat, parte hartzailea, internazionalista, antikapitalista, feminista eta elkartasunezkoa. Aberastasuna eta lanaren banaketa justu batentzat borrokatzen gara.

Egunerokotasunean, LABek terrenoko errealitatea, bertako beharrak eta langileen kezkak kontutan hartzen ditu. Enpresa oso txikietako langileetatik hurbilago izanen diren erabakiguneak sortzea beharrezkoa da. Dagokigun erabakietaz aktore izateko, aprendiz, partikularren langile, intermitenteak, haur zaintzaileak….. enpresa oso txikien langile gisa, martxoaren 22tik apirialren 6ra, eta gure interesak ahal bezain ongi defenditzeko, LAB bozkatuko dugu.

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian