Urtarrilak 13: Ama eskolako, lehen eta bigarran mailako irakasle eta langileak GREBAN

2022-01-11  

irudia

2022 urtarrileko sartzeaz geroztik ikastetxeetan indarrean dagoen osasunprotokoloaren zentzugabekeria salatzen dugu. Honen aplikatzea edo aplikaraztea buru-hauste bat da eta hezkuntza-komunitate osoaren nekea eta asperdura eragiten ditu. Egoera kaotiko horretan, ministroaren eta gobernuaren erantzukizuna osoa da. Osasun neurrien arinkeria eta baliabide eza larriak dira. Izurritea inoiz baino handiagoa izan arren, ikastetxeek ez dute langileen, ikasleen eta familien segurtasuna bermatzeko mediorik. Hezkuntzaegokitzapenen antolaketa korapilatsuak jarraipen pedagogikoa zalantzan jartzen du.

-> Protokoloa berriz ikusia izan dadila fermuki eskatzen dugu, ikasle bat positibo agertu orduko ikasgela hetsiz eta kontaktu-kasuak etxera igorriz.

-> Ikastetxeetan babes-materialak banatua izatea eskatzen dugu: kirurgia eta FFP2 musukoak, auto-testak, CO2 neurgailuak. 

-> Giza baliabide gehiago eskatzen ditugu: irakasle ordezkarien hartzea estatutupean, irakasle titularren postuen emendatzea ikasgela gaindikatuak arintzeko.

-> Ikasleei eskatuak zaizkien testen ardura osoki osasun-agintaritza eskudunen gain izatea.

-> Kargutik kendutako eskolako mediku, erizain eta psikologoak berriro lanera itzultzea eskatzen dugu. Ez dugu onartzen txertoen estatutuaren araberako langileen eta ikasleen sailkatzea.

Ama eskolako, lehen eta bigarran mailako IRAKASLE eta LANGILEAK GREBAN 2022ko urtarrilaren 13an Baionako azpi-prefetura 11:00ak 

 

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian