Urtarrilaren 27an : EUSKAL HERRIAN EGIN DEZAGUN POSIBLE!

2022-01-19  

Euskal Herriko probintzia guzietan, urtarrilaren 27an mobiliza gaitezen!

irudia

Euskal Herriko probintzia guzietan, urtarrilaren 27an mobiliza gaitezen!

Pandemia garaiak gogor kolpatu du langileon bizimodua. Lan-merkatua astindu du, aurretik zetorren prekarizazio prozesua azkartuz, eta desberdintasun sozialetan sakontzea ekarri du, pandemia aurretik aberastasunaren banaketa desegokia bazen, are eta alde handiagoa dugu orain.

Bi urteko ibilbide malkartsuan, agerian geratu dira sistema honen hutsuneak, osasun sisteman, zaintzan eta oinarrizkoak diren lanetan. EAEko zein Nafarroako gobernamenduen, baita ere frantses Estatuko gobernamenduaren, politikek ez diete erantzunik ematen langileon behar eta aldarrikapenei, baina haien politika neoliberaletan jarraitzen dute.

Arrazoiak baditugu, beraz, Euskal Herrian ziklo mobilizatzaile berria irekitzeko, indarharremanak langileon alde jartzeko. Lantokietan eta kolektibitateetan borroka sindikalak biderkatu behar ditugu, karrikan dinamika soziala hauspotu eta lan eta bizi baldintzak eraldatzeko Euskal Herritik bide orria sustatzea dagokigu. Norabide horretan bi proposamen egin ditugu: bata, enpleguaren esparrua arautuko lukeen Euskal Lan Kodea, eta bigarrena, Gizarte Segurantzako Lege Propioa, pertsona guztion zaintza eta osasun-beharrei erantzungo liekeena.

Estatu frantsesaren antolaketa zentralistak Parisen dena negoziatzea ahalbidetzen du, langileen kezketatik eta errealitateetatik urrun. Horren aurrean, elkarrekin negozioazio eremuak sortzen ditugu ahalik eta gertuak, pribatuan bai publikoan. Bertan erabaki dezagun!

LABek aldarrikatzen du
> Zerbitzu publikoak berehala indartzea, bereziki Ospitalea
> Soldata arrakalaren amairera eta inposatutako kontratu partzialenak
> 30 orduko asteak
> Langabezia-aseguruaren erreforma kentzea
> SMIC berehala emendatzea
> “Txertatu gabeko” langileak berriz integratzea eta txertoa jartzeko betebeharra amaitzea
> Tokiko negoziaziorako gune bat sortzea

 

Gure bizitzek haien irabaziak baino gehiago balio dutelako, ez dugu haien krisia ordainduko.
Gure bizitzak erdigunean jar ditzagun!
Aberastasunak bana ditzagun gure bizi eta lan baldintzen alde !
Urtarrilaren 27a, denok greban eta karrikan: goizeko 10ak30tan Baionako geltokitik

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

LAB NOR DA

QUI EST LAB

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian