ZAINTZA, LANA, BIZITZA, HERRIA!

2022-05-18  

Ségur akordioei esker (2020), osasun-erakundetako lanbideen balioa handitzea bideratu zen. Laforcade misioak (2021) irabazi asmorik gabeko sektore pribatura zabaldu zituen soldata neurri horiek, osasun erakundetako langileentzat, osasungintzako langileetik at.

irudia

Urtebete baino gehiago mobilizatu ondoren, medikuntza eta jendarte laguntzako  lanbideek Ségur-aren 183 euro garbien hedadura lortu behar zuten. 
Baina Gobernuak otsailaren erdialdean egindako iragarkien ondoren, langileek ilusioa galdu dute…

 

 

Egituren funtzionamendurako ezinbestekoak diren lanbideak nahitara ahantziak dira.

 

 

Estatuaren eta ospitalearen funtzio publikoan, dekretuetan aurreikusitako 183 euroko ordainketa hilabeteko primak izanen dira, eta ez indize-tratamenduko gehigarriak. Beraz, sari horiek ez dira erretretarako kontuan hartuko, eta edozein unetan kentzen ahalko dira.           

Lurraldeko funtzio publikoan, ordainketa agintarien gogo onari baldintzatua da, hots, kolektibitate bakoitzaren erabakiari. Eta hauek gaurdanik erraten hasiak dira ezingo dutela ordaindu, aurrekonturik ez dagoelako…

Kasu bera da irabazi asmorik gabeko sektore pribatuarentzat, diruztatzaile publikoen zorroztasunari aurre egin behar baitute. Batez ere, Ségur lortzeko ezinbestekoa delako hitzarmen kolektibo bakarra ezartzea. Baina Parisko negoziazioak inoiz baino tirabiratsuagoak dira.

 

 

Soldata guztien balioa handitzea ezinbesteko baldintza da goi mailako hitzarmen kolektibo bakarraren lortzeko, langile eta erabiltzaileen  bidezko estimuaren berme bakarra baita, lan-baldintzen eta zaintzaren kalitatearen berme bakarra baita.

 

Euskal Herriko langileentzako lurralde-negoziazioetarako guneak sor ditzagun hemen eta orain!

 

Lehendakaritzarako hauteskundeen bezperan gobernuak funtzionarioen indize-puntua urtuko zuela iragarri bazuen, gaur hitza lausoa gelditzen da. Alta, indize-taulen balioa handitzea beharrezkoa da kalitatezko zerbitzu publikoetan diharduten profesionalak erakartzeko eta leialtzeko.

 

Kalitatezko lurralde-zerbitzu publikoak sutsuki defenda ditzagun, Euskal herritarren beharrei erantzuneko!

 

 

 

LABek aldarrikatzen du:


- zerbitzu publikoak berehala indartzea;


- zaintza eta jendarte loturako sektoreen lurralde-sistema publikoa;

 

- txerto-eskema osorik gabeko langileak lanera itzultzea;


- emazteen eta gizonen arteko soldata-arrailaren berehalako bukaera, baita inposatutako kontratu partzialena;


- 30 orduko lan-astea denentzat;


- 1633€-ko gutieneko soldata;


- Ipar Euskal Herriko negoziazio-guneak sortzea, sektore pribatuan eta publikoan.

 

 

 

GREBAN 2022ko MAIATZAREN 31an

 

12:00 Baionako Departamenduko Kontseiluaren aitzinean

 

 

 

LARRIALDI SOZIALAREN AURREAN, BIL GAITEZEN DEIADARRA JOTZEKO !

 

Etorri edozein objektu burrunbatsurekin!

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Ekintza Sozialeko Komunitatea sortzeko topaketak

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian

LAB NOR DA

QUI EST LAB

LAB Sindikatuko X. Biltzar Nagusia

http://ieh.lab.eus/fitxategiak/fitxategiak/2022/ef5640a761b6f77cf9dd672574321179Bagarabanerajpg.jpg