LABek proposatzen duen zuzendaritza berria aurkeztu du

2017-04-03  

Duela gutti, LABek heldu diren urteetarako proposatu duen zuzendaritza aurkeztu du, baita prozesu hontan aurreikusten dituen zonbait aldaketa ere. LABek azpimarratu du Euskal Herrian ditugun 3 errealitate administratiboen araberako presentzia izango dela komite exekutiboan baita nazio komitean.

irudia

«Garai berrirako» zuzendaritza proposamena egin du LABek
 

LABek datozen bost urteetan sindikatua gidatzeko proposatzen den zuzendaritza lan-taldea aurkeztu du. Nazio komite berri horren egituraketan hainbat berrikuntza aurreikusten dira. Proposatzen den zuzendaritza berriaren ezaugarriak datozen urteetarako LABek markatu dituen erronkei lotutakoak dira.

Besteak beste, ekintza sozialeko egitura sortu du sindikatuak eta arlo sozialera errekurtso gehiago bideratuko ditu. «Eraldaketa soziala dugu helburu, euskal sozialismoa eta burujabetza prozesuaren bidez, euskal sozialismoa erdiesteko tresna den euskal estatua eraiki nahi dugu».

Euskal Herrian ditugun 3 errealitate administratiboen araberako presentzia izango da komite exekutiboan zein Nazio Komitean. Honela instituzio desberdinen politikei edota errealitate sindikal desberdinei modu egokiagoan erantzuteko bideak aurkitzea» du jomuga.

Barne mailan ere hainbat aldaketa izango dira. «Eraketa lantaldearen eginkizuna sindikatuaren barne bizitza eta funtzionamendua dinamizatzetik, plangintzen garapen eta inplementaziora zabalduko da». Bestalde ikasketa gabinetea sortuko da, ikasketa eta azterketa estrategikorako tresna izango da eta LABen programa eta estrategia sozioekonomikoan ekarpenak egitea izango du zeregin nagusia. «Burujabetza prozesu orok izan behar du estrategia sozieokonomiko jakin bat, LABen apustua egungo eredu ekomomiko eta soziala errotik aldatzea da eta hau klabea izango da».

Berrikuntzen artean eskola feminista eta idazkaritza feministaren sorrera azpimarratu behar dira. «Eraldaketa sozialerako, eraldaketa feminista behar dugu eta beraz sindikatu paritario batetik sindikatu feminista baterako jauzi ematera goaz».

Iruzkinak egiteko aukera desgaituta dago

Vivre et se loger au Pays ! Espekulazioari ez!

Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian